Menu Principal:
Sebastián Iradier Salaberri
1809 -
Sebastian Iradier Agurainen
Lan honen xedea Sebastian Iradierrek Aguraingo San Joan parrokian organo-
Lantziegon jaio zen 1809ko urtarrilaren 20an (2009 honetan bere jaiotza izan zeneko 200 urte betetzen dira) eta Gasteizen hil zen Arkupeko Ibilbidearen 5. zenbakian, 1865eko abenduaren 6an. Ikerketa ugari dago nagusiki habanerak garatu zituen musikagile honen inguruan.
Sebastian Iradierrek habanera eta kantu herrikoi ugari egin zituen, horien artean "La Paloma", munduko abestirik ezagunetarikoa. "Neguita", Eduard Lalok "Sinfonía Española"n erabili zuena eta "el Arreglito" Georges Bizetek ezagutarazi zuen Carmen izeneko bere operako lehen ekitaldian. Estreinaldiaren porrota eta gero, Eugenia Montijo enperatrizak berak aholkatu omen zion Bizeti Iradierren habaneraren bat sartzeko operaren moldaketan.
Ezer gutxi dakigu musika ibilbidearen hastapenaz, ziurrenera Gasteizen ikasi zuela eta hamasei urterekin San Migel elizan organo-
Dena den, gutxiago dakigu Aguraingo San Joan parrokiako organo-
Lan hau egiteko, Fortunato Grandes jauna, herriko idazkariaren ikerketa eta Dionisio Preciado jauna, Aguraingo musikologoaren ikerketa hartu dira oinarri gisa. Horrez gain, Pio Barojaren lana edota Venancio del Valen lana baliatu dira eta Aguraingo Udal Artxibategian nahiz Aguraingo San Joan Parrokiako Artxibategian aurkitutako hainbat lan ere erabili dira.
Sebastian Iradier
"Zure leihora uso bat iristen bada..."
Iradierri buruzko xehetasunezko biografia bat burutzea lan nekeza da erabat, izan ere, bere bizitzari buruzko datu asko falta dira. Irakasle lanetan berekin aritu zen Baltasar Saldonik egin zuen saiakera bat, baina ez zuen arrakastarik izan. Ahalegin hori Espainiako musikarien efemerideei buruz egin zuen hiztegi bibliografikoan argi islatzen da:
"folklorearen munduan egile aski ospetsua bere kantu herrikoiak direla eta".
Baltasarrek aipatzen duenez, kanturako solfeo maisu lez aritu zen Madrileko Musika Eskolan Iradierrekin batera, eta, bere biografia-
Badakigu Sebastian Iradier Lantziegon jaio zela (Araba) 1809ko urtarrilaren 20an. Hamaika urterekin Andre Mariako koruan abestu zuen soprano gisa, eta hamasei urte zituela pianoa eta organoa ikasi zituen Gasteizen.
1825eko apirila eta 1827ko ekaina bitartean, Gasteizko San Migel Arkanjeluko elizan organo-
1829an, 20 urte zituela, Brigida Iturbururekin ezkondu zen organo-
Erlijiozko musikaren inguruko betebeharrak betetzeaz gain, euskal burgesiako areto pribatuetan modan zeuden kantu herrikoien zale amorratua zen, eta organoarekin eta gitarrarekin kantak, boleroak, seguidillak eta tiranak interpretatuz gozatzen zuen.
Ideia liberalak eta ohitura libertinoak zituen. Kargu hartzen hasi zitzaizkionean, joan egin zen Aguraindik. 1833an lau hilabeteko lizentzia bat eskuratu zuen Madrilen musikan sakontzeko. Lau hilabete horiek urte bihurtu ziren eta bitarte horretan organo-
Ezaguna egin zen laster eta titulu ugari jaso zituen. Klasean nobleziako eta goi-
Geldiezina eta abenturazalea zen. Lehenengo, Parisera joan zen; handik gutxira, bira egin zuen AEB, Mexiko eta Kubatik, Patti eta Alboni soprano ezagunekin batera. Parisera bueltatu eta musikari eta idazle ospetsuenak egin zituen lagun:
Rossini, Sthendal, Merimée, Bizet,... Beti egon izan zen dama ezagunez inguratuta: Vilardot eta Malijo abeslariak direla edo Eugenia Montijo enperatriza bera dela.
Enperatrizari kantu-
Aguraingo lau organo-
Juan Salcedo jauna, organo-
Horren ondorioz, aipatutako parrokoak organoarekin halako gauzak ez jotzeko ohartarazi zion, baina Salcedo ez zen gehiegi arduratu eta nahi bazuen igo eta organoa jotzeko erantzun zion.
Hori nahikoa izan zen, 1823an, konstituzionalistak erori zirenean, Salcedo kargutik kentzeko. Kargua berreskuratzeko asmoz espediente bat aurkeztu bazuen ere gotzai-
San Joan parrokiako organoa, Iradierrek jotzen zuena, eta bertako apaizak 1930. urtearen inguruan.
Organo-
Oposizioa iragarri eta hamar eskatzaile aurkeztu ziren. Aktan ezartzen denez, aztertzailea R. P. Fray Pedro de Bengoa izan zen, Gasteizko San Migel elizako organo-
Oposizioak 1827ko maiatzaren 30ean burutu ziren, San Pedro egunez. Egun horretan kargugabetu zuten ofizialki Salcedo organo-
"Zerrendari begiratuz, plazarako lehen hautagaia Sebastian Iradier jauna dela aipatu behar dut, ariketak aparteko gailentasunez egiteagatik".
Crispín Ercilla jauna, aguraindarra, Salcedo kargugabetu ostean izendatu zen bitarteko organo-
Sebastian Iradierren ezkontza Agurainen
1829ko uztailaren 29an, aurreko hiru jaiegunetan hiru erlijio-
Iradier Madrilera
Parrokia-
Egun horretan, bi ofizio-
Parrokoek gotzai-
Azkenik, 1840ko uztailaren 18an Aguraingo San Joan elizako organo-
Sebastian Iradier jaunak berak azterketa egin ziezaiola eskatu zuen. 1840ko irailaren 7an egin zen azterketa eta hurrengo egunez arrazoi hura zela medio onartu zuen ziurtagirian, Iradierrek zituen tituluak ikus daitezke, honakoa adierazten baitzen ziurtagiriaren goiburuan:
"Sebastian Iradier jauna, Maria Cristina Erret Musika Eskolako kanturako solfeoko lehen maisu; Madrileko Akademia Filarmonikoaren Errektoreordea; Meritu Bazkidea musikagile eskolan eta kontsolidarioa Madrileko Arte Lizeoan: Espainiako Institutuko Harmonia eta Konposizio Katedraduna; Madrileko Unibertsitate-
Bibliografia:
Dionisio Preciado -
Pio Baroja -
Venancio del Val -
Fortunato Grandes -
Kepa Ruiz de Eguino -
El Órgano de la Iglesia de San Juan
El actual órgano de la Iglesia de San Juan fue construido por Juan Montorius en el año 1809.
Composición del órgano de San Juan según el estudio de José Santos de la Iglesia:
Consola exenta
Por: Kepa RUIZ DE EGUINO