Pilota Agurainen - salvatierra-agurain

Buscar
Vaya al Contenido

Menu Principal:

Pilota Agurainen

Deportes > La Pelota Vasca en Agurain > Pilota Agurainen

PILOTA  AGURAINEN

PILOTA AGURAINEN

Santa Maria elizaren alboko pasealekuan hesiz kanpoko frontoi bat zegoela aipatzen da, frontis moduan eraikinaren horma bera erabiltzen zen eta harresia ezker-horma moduan.

1.842. urtean pilotaleku bat eraiki zen, kasu honetan eskuin-horma zuena, harresiaren mendebaldeko hormari erantsita ( Ula portalearen aldamenean). Zona horretan bertan bolatokia eta musika kioskoa eraiki ziren. Gaur egun hiru eraikin hauetatik pilotalekua mantentzen da soilik eta gaur egun partidak antolatzeko erabiltzen ez den arren, XIX. mendean eta XX. mendeko aldi luze batez txapelketa handiak eta jaialdi ugari ospatu ziren bertan, Urriko Azoketan batez ere.   

1.853. urteaz geroztiko dokumentuak daude. Horietan Urrian antolatzen ziren "ble" erako pilota partida ugari antolatu zirela aipatzen da.

1.870. urtetik aurrera, Azoketan pilota bultzatu nahian, ikusleak kokatzeko oholezko abra ugari zituen harmailak eraikitzeko agindua eman zen.

1.883ra arte Azoketako partidetako partaideak inguruko probintzietatik kontratatzen ziren; ordutik aurrera herriko gazteak kontratatzeari ekin zioten.

1.923an eskuin-hormako ageriko pilotalekua erabat berritzen da eta pilotalekuaren zabalera guztian zehar ikusleak hartzeko 10 lerroko harmaila eraiki zen metalezko armazoia erabiliz. Garai honetan pilotaleku honetatik Garagalza, Uriarte, Alday, Sáez de Asteasu anaiak, "Calderas", e.a. bezalako pilotariak atera ziren.

Pilotaleku hau, XX. mende hasieratik haur, gazte nahiz helduk erabili zuten boloekin batera euren gustukoena zen kirolean aritzeko. Hala, eskuz-eskuko partidak antolatuz, eskuz binakako partidak antolatuz eta bakarka aritzen ziren "primietara" jolastuz.

1.951n Marcelo Cerainen debuta ematen da 16 urte besterik ez zituela. Aguraindar honek 51 eta 63 urte bitartean jokatu zuen eta amateur mailako txapelketan Arabako ordezkari bezala gehien jokatu zuen pilotaria izan zen.  

Urte horretan bertan bere debuta egin zuen José Ignacio Alvarez de Arcayak (eskolako maisu eta pilota jokalari bikaina izan zen Jacinto Alvarez de Arcaya Jaunaren semea). 1.954an eskuz binakako amateur mailako Espainiako txapelketa irabazi zuen Llama bikote zuela. 20 urte baino gehiago eman zituen profesional mailan eta eskuz banakoan bigarren mailako Espainiako txapeldun izan zen.  


Zerain, Felix Ruiz de Eguino, Hnos. Elizondo, Jose Antonio López, Los Langarika, Segundo Gonzalez, Gorospe, Jaime, campeones del interpueblos.


1.970eko urriaren 3an Herriko Festak aprobetxatuz, era guztietako modalitate eta nazio mailako txapelketak har ditzakeen pilotaleku estali berria inauguratzen da. Gaur egun, instalazio horretan, pilotaz gain beste kirol jardun batzuk egiten dira, saskibaloia eta areto futbola esate baterako.

Marzeliko Zerain eta Eguino


70. hamarkadan lehen pilota kluba sortzen da, pilotazale amorratuak diren, herriko Notarioaren eta José Antonio Lópezen esku hartzeari esker.

Segundo Gonzalez, Jesús Elizondo, Félix Ruiz de Eguino “el zurdo” y Rafa Larrea


1.981ean Fernando Ruiz de Eguino Munduko Txapeldun izan zen Mexikon ospatu zen Mundialitoan. Eguino izan da titulu gehien irabazi dituen pilotari aguraindarra: Bigarren mailako eta lehen mailako Eskuz binakako Arabako Txapeldun; Eskuz banakako Arabako Txapeldun; Eskuz binakako Euskadiko Txapeldun; Eskuz banaka Espainiako Txapeldun, e.a. Profesional mailara igotzeko eskaintzak izan zituen baina amateur mailan jarraitu nahi izan zuen.

Zesta Puntan bi izen handi aipatu behar dira: Carlos Lasarte, Agurainen jaioa eta profesionaletan aritu zena maila handia emanez Amerikan; Eta "Compa"-rekin batera binakako Munduko txapeldun izan zen Asier Lafuente aguraindarra.    

2.001ean Lezaoko Pilota Kluba sortzen da eta ordutik bera arduratzen da Aguraingo pilotaren (batez ere eskuzkoa) sustapenaz. Gaur egun, klubak 32 gazte hartzen ditu Eskolan eta 4 federatuetan.   

Azkenik, ezin ahantz daiteke José Peña, izan ere, zahato eta narruez gain eskuz aritzeko pilotak egiten zituen eskuz Kale Nagusian kokatutako bere tailerrean. Gaur egun, Aguraingo artisau bat ere bada, Ander Ugarte, zeinak bere lana Senperen (Iparralde) burutzen duen.


 
Regreso al contenido | Regreso al menu principal